Lagun estimatuak,
Ohorea da Obanosen alde lan egitea, Obanosko Misterioa Fundazioko lehendakari gisa.
Ilusioa pizten duten proiektu asko ditugu. Proiektu horiek pixkanaka martxan jartzea eta, horrela, Obanosko eta ibarreko kultura- eta turismo-bizitza are gehiago dinamizatzea espero dugu.
2021a Done Jakueren urtea da. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz jasaten ari garen eragin globalizatua dela eta, 2022ra arte luzatuko den jubileu-urtea.
Espero dezagun ordurako normaltasunez ibili ahal izango dela Santiagorako bideetan.
Orri honen bidez, Obanosera hurbil zaitezten eta Obanosko Misterioa eta gure herria pixka bat ezagutu ditzazuen nahi dut.
Ultreia esusella deus adyudanos
Obanostik, bidegurutzea
Ongi izan,
Juan Manuel Rubio Guembe
(Obanosko Misterioa Fundazioko lehendakaria)
Zaindariak
1993an eratu zenetik, Nafarroako Gobernuak izan zuen Fundazioaren lehendakaritza 1998ra arte, hain zuzen ere Hezkuntza eta Kultura kontseilariak. Lehen etapa horren ondoren, Arnotegiko Ermitauen Ermandade Nagusiko Ermitau Nagusiak edo hark izendatutako pertsonak izan zuen lehendakari kargua.
Honako hauek dira Obanosko Misterioa Fundazioko Batzarra osatzen duten bederatzi ordezkariak:
- Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentua.
- Iruñeko Artzapezpikutza.
- Obanosko Udala.
- Obanosko San Joan Bataiatzailearen parrokia.
- Arnotegiko Ermitauen Ermandadea.
- Iruñeko Donejakue Bideko Lagunen Elkartea.
- Lizarrako Donejakue Bideko Lagunen Elkartea.
- Nafarroako arte- eta kultura-arloko bi kide garrantzitsu.

Donejakue Bideko erkidegoak

Ohorezko Bazkideak
Obanosko Misterioa Fundazioak 2001ean erabaki zuen «ohorezko kidearen» figura sortzea, eta Donejakue Bideari lotutako autonomia-erkidego guztiei aipamen hori eskaintzea; izan ere, San Gilen eta Santa Feliziaren kondaira, Obanosko Misterioa izenez ezagutzen dena, berpiztu egiten da Donejakue Bidearen esparru historikoan.
«Ohorezko kide» izateak eskubidea ematen die titularrei Fundazioko batzarraren bileretan hitzarekin baina botorik gabe parte hartzeko, bai eta dagokien lurralde-eremuetan antzezpen herrikoi hori zabaltzeko konpromisoa hartzeko ere.
Irakurri gehiago
2002ko martxoan, Donejakue Bideari lotutako ia autonomia-erkidego guztiek ofizialki onartu zuten Fundazioan sartzea «ohorezko kide» gisa.
Honako hauek dira Obanosko Misterioa Fundazioko ohorezko kideak:
- Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren ordezkaria.
- Galiziako Xuntaren ordezkaria.
- Aragoiko Erkidegoko Gobernuaren ordezkaria.
- Errioxako Erkidegoko Gobernuaren ordezkaria.
- Kantabriako Erkidegoko Gobernuaren ordezkaria.
- Gaztela eta Leongo Erkidegoko Gobernuaren ordezkaria.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren ordezkaria.
Historia
Obanosko Misterioa Fundazioa 1993ko martxoaren 29an eratu zen, Nafarroako Foru Komunitateko hainbat instituzio eta erakunde publiko eta pribaturen ekimenez, antzezpen herrikoi hori berreskuratu eta sustatzeko asmoz. Zuzendaritza-organoan honako hauek daude ordezkatuta: Nafarroako Gobernua, Obanosko Udala, Arnotegiko Ermitauen Ermandadea, Iruñeko Artzapezpikutza, Obanosko San Joan Bataiatzailearen parrokia eta Lizarrako eta Iruñeko Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteak, baita Nafarroako kultura- eta arte-arloko bi pertsona ospetsu ere.
Obanosko Misterioa Fundazioa irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, izaera pribatu eta iraunkorrekoa, eta Nafarroako Foru Zuzenbideko arauen arabera eratua dago. Halaber, berezko nortasun juridikoa du eta jarduteko gaitasun osoa, eta aplikatu beharreko legezko xedapenek eta estatutuek berariaz ezarritako mugak baino ez ditu.

Helburuak
- «Obanosko Misterioa»ren antzezpena berreskuratzen, antolatzen eta gauzatzen laguntzea, obraren jatorrizko espirituari eusten zaiola zainduz.
- Gaur egun «Obanosko Misterioa» Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta, dohaintzen, eskuratzeen edo inbertsio berrien bidez ondare horretan sar daitezkeen ondasun guztiak kontserbatzea, babestea eta zaintzea.
- «Obanosko Misterioa» obra antzeztearekin zuzenean edo zeharka lotutako beste edozein jarduera sustatzea.
- Nafarroako Donejakue Bidearen balio espiritual, historiko eta kulturalak berreskuratzea xede duten programak sustatzen eta garatzen laguntzea.
Arnotegiko Ermitauen Ermandadea
Arnotegiko Ermitauen Ermandadeak 1967an sortu zenetik hartu zuen bere gain Misterioa eszenaratzeko ardura. Gaur egun, Obanosko Misterioa Fundazioan lan egiten jarraitzen du, eta Fundazio horren babesle sortzailea da.
Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa, Ermandadeak helburu hauek lortzera bideratzen du bere jarduera:
- Santa Mariarekiko gurtza eta debozioa sustatzea.
- Obanosko herriaren garapen erlijioso, kultural, turistiko eta soziala sustatzen duten era guztietako bilerak eta topaketak bultzatzea eta erraztea, eta «Obanosko Misterioa» Fundazioarekin elkarlanean aritzea. Arnotegiko Ermitauen Ermandadea Obanosko eta beste herri batzuetako bizilagunek osatzen dute hein handi batean.
- Egokitzat jotzen dituen kultura- eta gizarte-jarduerak egitea.
- «Obanosko Misterioa» Fundazioari laguntza ematea, «Obanosko Misterioa» obrako jantziak eta antzezpena mantentzeko.
Ermandadearen Osaera
Arnotegiko Ermitauen Ermandadea 18 urtetik gorako pertsonek osatzen dute. Horretarako, eskaera behar bezala egin, Ermandadearen xedeekin lankidetzan aritu nahi izan eta estatutuak onartu behar dituzte.
Irakurri gehiago
Kideek eskubide hauek dituzte:
- Batzar orokorrean parte hartzea, hitz eta boto eskubidearekin.
- Zuzendaritza-batzordeko kide izateko hautatua izatea.
- Elkartearen jardunaren berri izatea.
Kideen betebeharrak dira:
- Arnotegiko ermita mantentzea eta kontserbatzea.
- San Gilenen jaian eta erromerietan laguntzea.
- Urteko kuota ordaintzea.
Zuzendaritza-batzordea honako hauek osatzen dute: lehendakari edo ermitau nagusiak, lehendakariorde edo bigarren ermitauak, idazkari edo kronistak, diruzainak, lau kidek eta kapilauak. Gaur egun, horiek hartzen dute Obanosko Misterioaren antolaketaren ardura nagusia.
Obanosko Misterioa
Harremanetarako
Fundación Misterio de Obanos
C/ Nuestra Señora de Arnotegui, 19
31151 Obanos
Navarra (España)
+34 948 344 544
+34 948 344 541
info@misteriodeobanos.org