Historia

Obanosko Misterioa Fundazioa 1993ko martxoaren 29an eratu zen, Nafarroako Foru Komunitateko hainbat instituzio eta erakunde publiko eta pribaturen ekimenez, antzezpen herrikoi hori berreskuratu eta sustatzeko asmoz. Zuzendaritza-organoan honako hauek daude ordezkatuta: Nafarroako Gobernua, Obanosko Udala, Arnotegiko Ermitauen Ermandadea, Iruñeko Artzapezpikutza, Obanosko San Joan Bataiatzailearen parrokia eta Lizarrako eta Iruñeko Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteak, baita Nafarroako kultura- eta arte-arloko bi pertsona ospetsu ere.

Obanosko Misterioa Fundazioa irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, izaera pribatu eta iraunkorrekoa, eta Nafarroako Foru Zuzenbideko arauen arabera eratua dago. Halaber, berezko nortasun juridikoa du eta jarduteko gaitasun osoa, eta aplikatu beharreko legezko xedapenek eta estatutuek berariaz ezarritako mugak baino ez ditu.