MISTERIOKO JANTZIAK

Obanosko Misterioaren antzezpeneko jantzi-multzo aberatsa 1.056 jantzik osatzen dute, bakoitza bere osagarriekin hornituta. Guztiak Erdi Aroko jantzien erreplikak dira, 1965 eta 1977 artean diseinatuak.

Jantzi horiez gain, hogei bat gurdi, zalditerien tresnak, estandarteak, ezpatak, armadurak, eta abar daude. Hori guztia Obanosko Misterio Fundazioaren egungo egoitzan dago. Arnotegiko Ermitauen Ermandadea arduratzen da hori guztia kontserbatzeaz.

Hasieran, Francis Bartolozzik diseinatu eta Mari eta Carmen Lozano ahizpek egindako jantziak erabili ziren, eta aita Carmelo Iruñeko dominikarraren Cunas Instituzioko jantziekin osatu zen. Laster hasi ziren esku hartzen herriko jostunak, esaterako Clara Vélaz, eta txano gehienak Mª Luisa Ulzurrun obanostarrak egin zituen.

1997an, M. Luz Vidart obanostarrak jantziak konpondu zituen, eta, 1999an eta 2000n, talde txiki batek kontserbazio-lan garrantzitsua egin zuen. Larruzko jantziez, zaldien apaingarriez, eta abarrez Mariano Vélez uhalgile garestarra arduratu zen. 1998an, Feliciano Vélezek jantzi eta osagarrien inbentarioa egin zuen.

Erdi Aroko jantzien bilduma horren balio artistikoa ez da balio ekonomikoa baino txikiagoa, eta ordainezina dela esan daiteke.