Valdizarbe

Fotografía: Iñigo Oses

Nafarroako Erdialdean dago, Iruñetik 20 km-ra. Izarbeibarrek 12 herri biltzen ditu, eta Gares du hiriburua.

Fotografía: Iñigo Oses

Historiaren gorabeherek Donejakue Bideari zuzenean lotutako ondare artistikoa eman diote Izarbeibarri. Donejakue Bideko bi bide nagusien azken bihurgunean estrategikoki kokatuta dago. Haraneko herri bakoitzean garai bateko -Erdi Aroa- monumentu adierazgarriak daude. Erregeek eta zaldunek, tenplarioek eta harginek beren arrastoa utzi dute monumentu horietan.