Santos Beguiristáin

Jatorrizko testua Santos Beguiristáin Obanosko apaizak idatzi zuen «Santa Feliziaren martirioa eta San Gilenen penitentzia» izenburupean, eta 1962ko apirilaren 25ean, asteazkena, San Gilen egunaren bezperan, Obanosko haurrek irakurri zuten herriko plazan, gaueko hamarretan, «santuaren suaren inguruan». Tokiko kronikek diotenez, herritar askok hartu zuten parte. Herritar horiei bando bidez aholkatu zitzaien «afalduta eta presarik gabe» joateko.

Lehen antzezpen herrikoiaren arrakasta ikusita, 1965. urtean beste testu bat eratu zen bertso alexandrinotan, Erdi Aroko kondaira jaso eta Donejakue Bideko tradizioak eta pertsonaiak biltzen zituena.

Santos Beguiristáin apaizari zor zaio Erdi Aroan girotutako «Obanosko Misterioa» izeneko erretaula eszenikoaren arima, bihotza eta bizitza izatearen ohorea. Erdi Aroko gizon eta emakumeentzat Donejakue Bideak esan nahi zuen guztia dago obraren atzean. Santos Beguiristáin Argentinan jaio zen, 1908an. Lau urterekin Obanosera itzuli zen gurasoekin, Lekarozen jarraitu zuen ikasten eta Iruñeko Kontzilio Seminarioan sartu zen 1924an. 18 urterekin eta elizbarrutiaren bekadun gisa, Erromara joan zen Teologia eta Zuzenbide ikasketak egitera. Bi gaietan doktoratu zen Unibertsitate Gregorianoan.