Zaindariak

1993an eratu zenetik, Nafarroako Gobernuak izan zuen Fundazioaren lehendakaritza 1998ra arte, hain zuzen ere Hezkuntza eta Kultura kontseilariak. Lehen etapa horren ondoren, Arnotegiko Ermitauen Ermandade Nagusiko Ermitau Nagusiak edo hark izendatutako pertsonak izan zuen lehendakari kargua.

Honako hauek dira Obanosko Misterioa Fundazioko Batzarra osatzen duten bederatzi ordezkariak:

  • Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentua.
  • Iruñeko Artzapezpikutza.
  • Obanosko Udala.
  • Obanosko San Joan Bataiatzailearen parrokia.
  • Arnotegiko Ermitauen Ermandadea.
  • Iruñeko Donejakue Bideko Lagunen Elkartea.
  • Lizarrako Donejakue Bideko Lagunen Elkartea.
  • Nafarroako arte- eta kultura-arloko bi kide garrantzitsu.