Obanos, bidegurutzea

Obanos hiribildua Nafarroako Erdialdean dago, Izarbeibar eskualdean, eta Donejakue Bideak zeharkatzen du. Hain zuzen ere, Obanosko Arnotegiko Andre Mariaren ermita-basilikan du jatorria Donejakue Bidearen Nafarroako zatiko kondaira ederrenetako batek: San Gilen eta Santa Feliziaren Misterioak. Obanosen barrena nahitaez igaro behar dute Santiagora doazen erromesek, Donejakue Bideko bi adar nagusiak elkartzen diren lekua baita, Somporteko bidea eta Orreagako bidea, gero Santiagoraino bide bakarrean jarraitzeko. Bide horiek elkartzen diren lekua San Salbador ermita da.

Donejakue Bidearen urte distiratsuetan, Obanos hiribilduak ospitale bat zuen erromesak artatzeko, Muruzabalgo bidearen sarreran, eliza zaharraren parean, eta handik igotzen ziren Orreagako erromesak. Udaleko artxiboei eta Obanosko etxeen eskriturei esker, badakigu horietako batzuk Errege Bideekin muga egiten zutela, hau da, jatorrizko Donejakue Bidea igarotzen zen bideekin. Horrela, Donejakue Bideak Obanosen duen ibilbidea zehaztasun handiz dago trazatuta.

Obanosko Udalaren webgunerako esteka:

https://www.obanos.es/portal/default.aspx

Nafarroako Bideari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen Donejakue Bidearen Lagunen Nafarroako Elkartearen esteka:

https://www.caminodesantiagoennavarra.es