Arnotegiko Ermitauen Ermandadea

Arnotegiko Ermitauen Ermandadeak 1967an sortu zenetik hartu zuen bere gain Misterioa eszenaratzeko ardura. Gaur egun, Obanosko Misterioa Fundazioan lan egiten jarraitzen du, eta Fundazio horren babesle sortzailea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa, Ermandadeak helburu hauek lortzera bideratzen du bere jarduera:

  • Santa Mariarekiko gurtza eta debozioa sustatzea.
  • Obanosko herriaren garapen erlijioso, kultural, turistiko eta soziala sustatzen duten era guztietako bilerak eta topaketak bultzatzea eta erraztea, eta «Obanosko Misterioa» Fundazioarekin elkarlanean aritzea. Arnotegiko Ermitauen Ermandadea Obanosko eta beste herri batzuetako bizilagunek osatzen dute hein handi batean.
  • Egokitzat jotzen dituen kultura- eta gizarte-jarduerak egitea.
  • «Obanosko Misterioa» Fundazioari laguntza ematea, «Obanosko Misterioa» obrako jantziak eta antzezpena mantentzeko.

ERMANDADEAREN OSAERA

Arnotegiko Ermitauen Ermandadea 18 urtetik gorako pertsonek osatzen dute. Horretarako, eskaera behar bezala egin, Ermandadearen xedeekin lankidetzan aritu nahi izan eta estatutuak onartu behar dituzte.

Kideek eskubide hauek dituzte:

  • Batzar orokorrean parte hartzea, hitz eta boto eskubidearekin. 
  • Zuzendaritza-batzordeko kide izateko hautatua izatea. 
  • Elkartearen jardunaren berri izatea.

Kideen betebeharrak dira:

  • Arnotegiko ermita mantentzea eta kontserbatzea. 
  • San Gilenen jaian eta erromerietan laguntzea. 
  • Urteko kuota ordaintzea.

Zuzendaritza-batzordea honako hauek osatzen dute: lehendakari edo ermitau nagusiak, lehendakariorde edo bigarren ermitauak, idazkari edo kronistak, diruzainak, lau kidek eta kapilauak. Gaur egun, horiek hartzen dute Obanosko Misterioaren antolaketaren ardura nagusia.