Obanosko Misterioa

Errepidearen kondaira

Misterio de obanos. Presentación de la nueva edición 2022

Presentación de la nueva edición 2022

Presentación de la mano del presidente de la Fundación, Juan Manuel Rubio Guembe. David Gálvez Pintado, compositor de la nueva versión y director artístico de la Coral de Cámara de Pamplona, detallará el trabajo musical realizado y que ha estado basado tanto en cantos medievales de peregrinaje, como sobre los nuevos textos de Manuel Maestro Abellán.

El Misterio de Obanos es una representación teatral de gran formato, de carácter religioso (al estilo de un auto sacramental), estrenada en 1965 y que desde el año 2000 se escenifica en la Plaza de los Fueros de Obanos.

Está organizado por la “Fundación Misterio de Obanos” y cuenta con la participación de vecinos y vecinas de la localidad como figurantes, junto a actores profesionales o amateurs que se unen al nutrido elenco dando vida a los personajes principales de la obra. El Misterio de Obanos fue declarado Fiesta de Interés Turístico Nacional en 2001. En 1965 recibió el Premio Extraordinario “Misterio de Elche” por parte del Ministerio de Información y Turismo. En 1993 formó parte de los Festivales de Navarra y en 2021 ha sido candidata a los Premios Príncipe de Viana de la Cultura.

La renovación escénica y musical del Misterio forma parte del proyecto de la Fundación Misterio de Obanos, que contempla su puesta en escena el próximo 2022.
La Fundación Misterio de Obanos, cuenta con el apoyo del Gobierno de Navarra, Xunta de Galicia, Fundación Baluarte, Orquesta Sinfónica de Navarra, Coral de Cámara de Pamplona, Ayuntamiento de Obanos, Parroquia San Juan Bautista de Obanos, Asociación Ermitaños de Arnotegui, y Nova Lux Artean.

historia

Obanosko Misterioaren istorioa

Obanos bidegurutzea eta Donejakue Bideko kondaira ederrenetako baten sorlekua da. Kondaira ahoz transmititu zen belaunaldiz belaunaldi, eta joan zen mendeko hirurogeiko hamarkadan berreraikitze historikoaren ikuskizuna sortu zen: Obanosko Misterioa edo San Gilen eta Santa Feliziaren Misterioa.

Jatorrizko testua Santos Beguiristáin Obanosko apaizak idatzi zuen «Santa Feliziaren martirioa eta San Gilenen penitentzia» izenburupean, eta 1962ko apirilaren 25ean, asteazkena, San Gilen egunaren bezperan, Obanosko haurrek irakurri zuten herriko plazan, gaueko hamarretan, «santuaren suaren inguruan». Tokiko kronikek diotenez, herritar askok hartu zuten parte. Herritar horiei bando bidez aholkatu zitzaien «afalduta eta presarik gabe» joateko.

Irakurri gehiago
Lehen antzezpen herrikoiaren arrakasta ikusita, 1965. urtean beste testu bat eratu zen bertso alexandrinotan, Erdi Aroko kondaira jaso eta Donejakue Bideko tradizioak eta pertsonaiak biltzen zituena.

Obra 1965eko abuztuaren 25ean eszenaratu zen lehen aldiz, eta haren antzezpenak urtero egin ziren, etenik gabe, 1977ra arte. Ehun emanaldi baino gehiago izan ziren, eta 130.000 pertsona bertaratu ziren.

Urte horietan, Misterioaren antzezpenak Nafarroako Foru Diputazioaren eta Informazio eta Turismo Ministerioaren babesa izan zuen, «Espainiako jaialdi»en barruan. Obanosko Misterioak «Elxeko misterioa» Sari Nazional berezia lortu zuen.

Hainbat urtetako etenaren ondoren, 1993an, Obanosko Misterioa Fundazioa sortu berriak, Arnotegiko Ermitauko Ermandadearekin batera, obraren antzezpena antolatu zuen Nafarroako Jaialdien esparruan, eta 1999an berriro errepikatu zen. Horren ondorioz, ikuskizuna sendotu egin zen, kultura-ekitaldi honetako benetako protagonistak diren Obanosko bizilagun guztien ahaleginari, lankidetzari eta lanari esker. 2000., 2002., 2004., 2006. eta 2008. urteetan antzeztu da obra.

2001. urtean, Obanosko Misterioa Interes Turistiko Nazionaleko jaien artean sartu zuten.

«Obanosko Misterioak» urte horietan jasotako sariei esker, estatuko eta nazioarteko jende askoren aitorpena lortu zuen eta denbora horretan aktore eta zuzendari askok utzi zuten arrastoa Obanosko bizilagunen antzezpen horretan.

Santos Beguiristáin

Jatorrizko testua Santos Beguiristáin Obanosko apaizak idatzi zuen «Santa Feliziaren martirioa eta San Gilenen penitentzia» izenburupean, eta 1962ko apirilaren 25ean, asteazkena, San Gilen egunaren bezperan, Obanosko haurrek irakurri zuten herriko plazan, gaueko hamarretan, «santuaren suaren inguruan». Tokiko kronikek diotenez, herritar askok hartu zuten parte. Herritar horiei bando bidez aholkatu zitzaien «afalduta eta presarik gabe» joateko.

Lehen antzezpen herrikoiaren arrakasta ikusita, 1965. urtean beste testu bat eratu zen bertso alexandrinotan, Erdi Aroko kondaira jaso eta Donejakue Bideko tradizioak eta pertsonaiak biltzen zituena.

Santos Beguiristáin apaizari zor zaio Erdi Aroan girotutako «Obanosko Misterioa» izeneko erretaula eszenikoaren arima, bihotza eta bizitza izatearen ohorea. Erdi Aroko gizon eta emakumeentzat Donejakue Bideak esan nahi zuen guztia dago obraren atzean. Santos Beguiristáin Argentinan jaio zen, 1908an. Lau urterekin Obanosera itzuli zen gurasoekin, Lekarozen jarraitu zuen ikasten eta Iruñeko Kontzilio Seminarioan sartu zen 1924an. 18 urterekin eta elizbarrutiaren bekadun gisa, Erromara joan zen Teologia eta Zuzenbide ikasketak egitera. Bi gaietan doktoratu zen Unibertsitate Gregorianoan.

KONDAIRA

«Santa Feliziaren martirioa eta San Gilenen penitentzia» testuak, «Obanosko Misterioa» izenaz ezaguna denak, Akitaniako dukeen seme-alabei buruzko XIV. mendeko kondaira sekular bat gorpuzten du literaturan.

Donejakue Bidea egin eta bokazio erlijiosoa sentitu ondoren, Felizia printzesak, erromesen debozioak eta zeruko mirariek bereganatuta, bere bizitza isilean agortzea erabaki zuen, bere gortetik, eta bere jatorri eta aberastasunetatik, ihes eginez eta Jaunaren zerbitzu apalean murgilduz.

Eguesibarko Amokaingo jaurerrian finkatu zuen bizilekua. Han disimulatu zuen bere izaera, ezkutatu egin zuen bere maila, eta lasai eta jainkotuta bizi izan zen, harik eta Gilen bere anaia ausart eta liskarzaleak aurkitu zuen arte. Hark etxearen distirarako eta munduaren ilusioetarako erreskatatu nahi izan zuen. Baina alferrik izan zen. Gilenek haren leinuaren ohorea, gurasoek haren inguruan egindako ametsak eta haren ezkontza itundua gogorarazten zizkion.

Irakurri gehiago
Baina zeruaren deiari eta naturaz gaindiko bokazio baten eskakizunei atxikitzen zitzaien. Giza maitasunaren eta maitasun jainkotiarraren arteko benetako borroka zen. Gilen, harrokeriaz mozkortuta, bere onetik ateratzen zen, haserre bizian. Feliziak dena alde batera uzteko asmoa berresten zuen, isiltasunean eta apaltasunean murgilduta. Gilenek, haserre, Felizia hil zuen, errugabe sagaratua.

Zeruak mirariz jantzi zuen Feliziaren hilobia, eta debozio-jomuga bihurtu zuen Labianon, mirari-bideetan barrena iritsita.

Santa Feliziaren hilobia Labianon (Aranguren Ibarra) finkatu zen, eta bere anaia Gilen ere santutasunera iritsi zen. Compostelara erromes joan eta Arnotegiko ermitan negarrez igaro zuen bere bizitza osoa egindako krimenagatik. Ermitan, Donejakue Bideko erromesak kontsolatu zituen eta pobreei lagundu zien, eta han gurtzen dira oraindik bere gorpuzkiak.

MISTERIOKO JANTZIAK

Obanosko Misterioaren antzezpeneko jantzi-multzo aberatsa 1.056 jantzik osatzen dute, bakoitza bere osagarriekin hornituta. Guztiak Erdi Aroko jantzien erreplikak dira, 1965 eta 1977 artean diseinatuak.

Jantzi horiez gain, hogei bat gurdi, zalditerien tresnak, estandarteak, ezpatak, armadurak, eta abar daude. Hori guztia Obanosko Misterio Fundazioaren egungo egoitzan dago. Arnotegiko Ermitauen Ermandadea arduratzen da hori guztia kontserbatzeaz.

Hasieran, Francis Bartolozzik diseinatu eta Mari eta Carmen Lozano ahizpek egindako jantziak erabili ziren, eta aita Carmelo Iruñeko dominikarraren Cunas Instituzioko jantziekin osatu zen. Laster hasi ziren esku hartzen herriko jostunak, esaterako Clara Vélaz, eta txano gehienak Mª Luisa Ulzurrun obanostarrak egin zituen.

Irakurri gehiago

1997an, M. Luz Vidart obanostarrak jantziak konpondu zituen, eta, 1999an eta 2000n, talde txiki batek kontserbazio-lan garrantzitsua egin zuen. Larruzko jantziez, zaldien apaingarriez, eta abarrez Mariano Vélez uhalgile garestarra arduratu zen. 1998an, Feliciano Vélezek jantzi eta osagarrien inbentarioa egin zuen.

Erdi Aroko jantzien bilduma horren balio artistikoa ez da balio ekonomikoa baino txikiagoa, eta ordainezina dela esan daiteke.

AITORPENAK ETA SARIAK

«Elxeko Misterioa» Sari berezia

Informazio eta Turismo Ministerioak eman zuen 1965ean eta, horri esker, Obanosko Misterioa «Espainiako Jaialdiak» kultura-programan sartu ahal izan zen.

«Interes Turistiko Nazionaleko Jaia»

Ekonomia Ministerioak, Turismoko Idazkaritza Nagusiaren bidez, 2001eko abuztuan Interes Turistiko Nazionaleko Jai izendatu zuen Obanosko Misterio Fundazioa. Hala, Nafarroako Gobernuak Obanosko Misterio Fundazioaren ekimenez eta hiribilduko udalaren berariazko babesarekin izapidetutako eskaerari erantzun zion.

Interes Turistiko Nazionaleko Jai izena balio kulturalak eta herri-tradiziokoak adierazten dituzten jai edo ekitaldiei ematen zaie, batez ere haien ezaugarri etnologikoak kontuan hartuta, baldin eta garrantzi berezia badute turismoa erakartzeko.

Izena emateko, bereziki kontuan hartzen dira jaiaren edo gertaeraren antzinatasuna, denboran zehar izan duen jarraitutasuna eta egiten diren egintzen originaltasuna eta aniztasuna.

Irakurri gehiago

Obanosko Misterioa Fundazioaren ekimenez, Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak eskaera tramitatu zuen 2001eko apirilean, Obanosko Misterioaren alderdi garrantzitsuenei buruzko udalaren txosten bat erantsiz. Ministerioaren erantzuna urte bereko abuztuan iritsi zen, Juan José Güemes Barrios Turismoko idazkari nagusiaren gutun baten bidez. Gutun horretan, aipaturiko jaiari eskatutako ohorezko titulua emateko erabakia jakinarazi zuen.

Izendapen horrekin, Obanosko Misterioaren antzezpena Merkataritza eta Turismoko Estatu Idazkaritzak garatzen dituen interes turistiko nazionaleko jaiak sustatzeko ekintzen barruan sartu zen.

Aitorpen hori izan da, Obanosko Misterioa Fundazioarentzat, 2001eko gertaerarik garrantzitsuena eta etorkizunerako proiekzio handienekoa.

Esparru praktikoan, Obanosko Misterioaren antzezpena Merkataritza eta Turismoko Estatu Idazkaritzak garatzen dituen interes turistiko nazionaleko jaiak sustatzeko ekintzen barruan sartzea esan nahi du.

Misterioaren Fundazioa hasieratik jabetu zen urrats horren garrantziaz. Horregatik, ahal zuen guztia egin zuen ordura arte herri-aitorpena besterik ez zenari trinkotasun formala emateko: San Gilen eta Santa Feliziaren Misterioa ospe eta proiekzio turistiko handieneko adierazpen kulturaltzat hartzea, antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuekin batera, hala nola Elxeko Misterioarekin.

Obanosko Misterioa 2022

%

Komunikazioa

%

Finantzaketa

%

Proiektu artistikoa

Obanosko Misterioa

Harremanetarako

Fundación Misterio de Obanos
C/ Nuestra Señora de Arnotegui, 19
31151 Obanos
Navarra (España)
+34 948 344 544
+34 948 344 541
info@misteriodeobanos.org

Harremanetarako formularioa